Drivelop

Santa Agueda (LH5)

Otsailak 9an ospakizunez beteriko eguna izan genuen. Bakearen eguna ospatzeaz gain, 5. mailako ikasleek Santa Ageda ere ospatu genuen eta primeran pasa zuten bertsotan eskolatik. Gainera, eskolak Aitor Mendiluzeri opari baten bidez eskertu dio Bihos eskulturaren omenez idatzitako bertsoengatik, bai eta aurten bertsolaritzako txapelketan lortu duen postuagatik. Zorionak Aitor!

Santa Agueda (LH5) Read More »

HH5 urtekoak sukaldari lanetan

Gure ikasleak mantalak eta txanoak jantzita sukaldari lanetan ibili dira. Bakoitzak bere tresnak eta bizkotxoa egiteko osagai bat ekarri du. Zein gustura ibili dira arrautzak , irina, azukrea… nahasten!! Batzuk gogoz ematen zioten eta orea  gelako lurreraino iritsi da. Baten batek ongi probatu du egiten zuen bitartean, bai eskua sartzen, baita hagaxkatik probatzen ere. Moldeetan

HH5 urtekoak sukaldari lanetan Read More »

Teknologiako ikasleak motorizatuak (DBH4)

Hirugarren urtea da 4. DBHko Teknologiako taldea kotxe bat egiten saiatzen garela. Ez da lan makala eta hasierako helburua ez da emaitza bikaina izatea baizik eta bidean prozesuaz dastatzea. Aurten ikasleak gogoz hartu dute erronka eta lortu dugu kotxe bat martxan jartzea. Modu bitxian ibltzen da, ikusiko duzue, baina Martxan! Zorionak ikasle guztiei egindako lanarengatik!

Teknologiako ikasleak motorizatuak (DBH4) Read More »

Detección necesidades especiales-2

Danborradako entseguak (Haur Hezkuntza)

Urtero bezala, Mundaizeko haurrak buru-belarri hasi dira Donostia eguneko danborrada prestatzen. Belaunaldi asko dira, jada, egun garrantzitsu horretan parte hartu dutenak; izan ere, gure ikastetxean biziki maitatua den eguna da. 2 urtekoetatik 5 urtekoetara dinbi eta danba ibili dira Martxaren erritmoa jarraituz, eta urte bateko txikiek ere ez dute aukera galdu adi-adi entsegua jarraitzeko. Gora

Danborradako entseguak (Haur Hezkuntza) Read More »

Pribatutasun politika

Gure pribatutasun politikaren inguruko edozein zalantza argitzeko.