Drivelop

Aibak, prestakuntza saioa: Elikadura-Alergia eta Intolerantziak, jangelan nola jokatu

2017ko urriaren 9 eta 11ean Aibakek zerbitzua ematen duen eskoletako hezitzaileek dieta berezien kudeaketari buruzko ikastaro teoriko-praktiko bat jaso dute. Ikastaro hau enpresaren urteko formakuntza planaren barruan sartua dago eta larrialdi baten aurrean sintoma ezberdinak nola bereizi, eta hauen aurrean zer nolako pausuak eman behar diren irakatsi zaiezkie.

Aibak, prestakuntza saioa: Elikadura-Alergia eta Intolerantziak, jangelan nola jokatu Read More »

Kontzertu pedagogikoa (Lehen Hezkuntza)

Urtero bezala LH 1. mailakoak Kontzertu Pedagogikoan izan dira Egiako Musika eskolan. Beste ikastetxe batekin batera , urriaren 6an, ostirala, han egon ziren eta oso ondo pasa zuten abesten, dantzatzen eta txalotzen. Hurrengo urtean errepikatzeko asmoarekin geratu dira!!! Musika eskolaren bloga ikusteko egin klik hemen. Gelako argazkia deskargatu eta hainbat jarduera multimedia egiteko aukera izango duzue.

Kontzertu pedagogikoa (Lehen Hezkuntza) Read More »

Next robota (Haur Hezkuntza, 4 urte)

Aurten ere Robotika proiekturarekin  jarraitzen dugu. Oso gustora burutzen duten jarduera da. Next robotaren bidez Curriculumeko eduki desberdinak lantzen dira, pentsamendu konputazionalarekin hasten gara, programazio hizkuntzaren oinarrizko kontzeptuak erdiesten dira. Jolasen bidez programazioko lehen urratsak ematen dituzte. Tapiza desberdinak erabiliz eskolan lantzen ari garenaren osagarri.

Next robota (Haur Hezkuntza, 4 urte) Read More »

Bizikletada 2017 (DBH 2. eta 3. mailak)

Europako Mugikortasun Astearen barruan, aurten ere, Bizikletadan parte hartu dugu DBH-ko 2. eta 3. mailekin. Mugikortasuna, ardatz nagusi bezala dugu eskolak parte hartzen duen Eskolako Agenda 21 eta Eskolako bidea proiektuetan. Mundaizeko 120 ikasle inguru parte hartu genuen, beste 9 ikastetxeekin batera. Guztira ia 800 txirrindulari elkartu ginen Donostiatik 10 kilometroko ibilbidea egiteko. Hiri polita

Bizikletada 2017 (DBH 2. eta 3. mailak) Read More »

Pribatutasun politika

Gure pribatutasun politikaren inguruko edozein zalantza argitzeko.