Drivelop

Heziketa afektibo sexuala (BATX1)

Hilabete honetan gure Batxilergoko 1. mailako ikasleek hezkuntza afektibo sexuala jasotzeko aukera izan dute. Lehenengo saio batean, Lilima sexu heziketa eta aholkularitza elkartetik hiru partaidek sexologiari buruzko formakuntza eman zieten gure ikasleei. Bigarren saioan, berriz, Osasun Eskola egitasmoaren barruan: “Nahigabeko Haurdunaldia, GIB  eta Sexu-transmisiozko infekzioak” gaiak landu genituen tutoretza saioetan, Osakidetzak sortutako materialaren bitartez.

Heziketa afektibo sexuala (BATX1) Read More »

Euskararen eguna 2020 (LH)

Aurten ere Euskararen Nazioarteko eguna, abenduaren 3a, alaitasunez beteriko eguna izan da. Musika, txokolatada, jokoak… Festa-egun honetan gure ama hizkuntzaren garrantzia aldarrikatzeaz gain, eguneroko erabilera sustatu nahi dugu. Eremu urrikoa da, baina euskaldunon tinkotasuna eta hizkuntzarekiko maitasuna ez dira makalak. Horregatik, hauxe da Mundaiztarrok dioguna: EMAIOZU PLAY EUSKARARI !!!

Euskararen eguna 2020 (LH) Read More »

Udazkena koloretan (HH)

Mundaiz Ikastetxeak kokapen ezin hobea dauka. Cristina Enea parkeko bizilaguna da, ia-ia parke naturalaren barnean dagoela esan dezakegu. Horregatik gure ikasleekin ekintza ugari egiten ditugu bertan. Udazkenean gaudenez, egun desberdinetan abiatu gara aldaketak ikertzera, naturak eskaintzen dizkigun koloreaz gozatzera, Cristina Enea fundazioaren tailerretan parte hartzera eta nola ez, hostoen bilketa egin dugu, gure geletan eskulan

Udazkena koloretan (HH) Read More »

Pribatutasun politika

Gure pribatutasun politikaren inguruko edozein zalantza argitzeko.