PSIKOMOTRIZITATEA
Gorputzarekin eta mugimenduarekin ikasten.
Katuka ibiltzeko prozesuaren ondoren, haurrak lehen urratsak ematen hasten dira. Bakoitzak bere erritmoan egingo du, hori lortzeko behar duen denbora erabiliz. Kasu batzuetan, zuzenean altxatzen eta ibiltzen hasten dira, aurretik katuka ibili gabe, baina ezinbestekoa da mugimendu bakoitza kontrolatzen laguntzea. Horretarako, psikomotrizitate-saioak baino hoberik ez dago.
EGure ikastetxean, espazio bakoitza hazteko eta deskubritzeko aukera bat da. Urtebeteko gelan, psikomotrizitateak funtsezko zeregina du txikienen garapenean.
Gelatik ateratzen direnetik psikomotrizitate-gela esploratzen duten arte, urrats bakoitza esperientzia berri bat da. Bloke eta saio gidatuekin egindako jolasaren bidez, haien autonomia, koordinazioa eta konfiantza sustatzen ditugu. Ikastea mugitzea eta gozatzea ere badelako!