Gaztelugatxe (Secondary 4th)

Martxoaren 21ean 4. DBH-ko ikasleek egun eder batekin eman zioten hasiera udaberriari. Eguraldi zoragarriari esker Euskal Herriko txoko ikusgarrienetariko batez gozatzeko aukera izan zuten, “San Juan de Gaztelugatxe”. Hango eskailerak dituen 241 maila igo ondoren, ikuspegi ederrak topatu zituzten eta, nola ez, ermitako kanpaia gogoz astindu zuten. Azkenean, autobusa hartu eta Bilboko erdigunera joan ziren. Bertan bazkaltzeko eta inguruetatik paseatzeko denbora izan zuten.

Konpainiaz eta ingurumenaz disfrutatzeko egun ezin hobea izan zen.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Privacy Policy

For any questions about our privacy policy.