Uncategorized

Eskola bidea: jarduerak

Eskola Bidea proiektua aurrera eramateko helburuarekin, Lehen Hezkuntzako ikasleek  hainbat ekintza burutu dituzte azken egun hauetan. Apirilaren 8an 1. mailakoek, eta 15ean 2. mailakoek DBUS- eko instalazioak bisitatu zituzten. Bertan, autobusak non gordetzen eta konpontzen diren ikusi ahal izan zuten eta autobus baten motorraren barrualdea ere. Hiria eta inguruak zeharkatzen dituzten lineak zeintzuk diren, eta […]

Eskola bidea: jarduerak Read More »

Twister: elkarbizitzak

Asteburu honetan Twister taldekoak eskolan elkarbizitzak ospatu ditugu. Ia 50 lagun elkartu gara eta denetatik egin dugu: jolastu, abestu, dantzatu, barre asko eta lo gutxi egin.  Izugarri ondo pasa dugu, gure arteko harremanak sendotzen eta hainbeste ordu pasatzen ditugun lagunak hobeto ezagutzen. Nahiz eta eguraldirik hoberena ez izan, berriz elkartzeko gogoekin gelditu gara, hurrengora arte!

Twister: elkarbizitzak Read More »

BioDonostian jardunaldia

DBH4-ko Biologiako ikasleak Biodonostia ikerketa zentrua bisitatu dute eta goiz osoan zehar praktika desberdinak burutu dituzte bertako ikerlarien laguntzarekin. Beraien ahoko zelulen DNA-a erauzi, garun desberdinak behatu, eta  ehun desberdinen laginak  tindatu eta ondoren mikroskopioz behatu dituzte besteak beste. Oso ekintza interesgarri eta dibertigarria izan da eta oso aberasgarria ikerketa zentru bat barrutik ezagutzea.

BioDonostian jardunaldia Read More »

Aitaren eguna (HH)

Martxoan, Policarpo egunaz gain, badugu gurean oso egun garrantzitsua: Aitaren eguna. Zer izango ginateke gure aitarik gabe? Gure amarekin batera zaindu eta hezten gaitu, eta beti dago gurekin jolasteko prest. Horregatik eta asko asko maite dugula esateko dakarkigu oparitxo hau. Haur Hezkuntzako haur guztiok azken astea eman dugu aitarentzako opariarekin lanean, ez pentsa denda batean

Aitaren eguna (HH) Read More »

Privacy Policy

For any questions about our privacy policy.