Jesusen Bihotza Mundaiz: Google for Education Reference School

Google for Education taldeak gure ikastetxeko hezkuntza eta teknologia proiektua aztertu du eta Google for Education Erreferentzia Ikastetxeen munduko sarearen parte izatea merezi duela erabaki du.

Jesusen Bihotza Mundaiz ikastetxeko Hezkuntza Komunitate osorako esker ona da eta Euskadiko eta Espainako lehenetariko Erreferentzia Ikastetxe bihurtzen gaitu.

 

Erreferentzia Ikastetxeen parte izateak Jesusen Bihotza Mundaizi aukera ematen dio Googleren produktu berriak probatzeko merkatuan agertu baino lehen.

 

Xenon Computer taldeari, Googleren Partner dena, eskertu nahi diogu izendatze prozesuan emandako laguntzarengatik.

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00