LHGabonetakojaialdia00

Gabonetako jaialdia

LHGabonetakojaialdia00

Hotza dator, mendi tontorrak zuriz tindatzen hasiak dira eta Mundaizen Gabonetako jaialdia prestatzen hasi gara!

Aurten ere, murrizketak direla eta, familiak ezingo dira guregana hurbildu ikuskizuna ikustera. Hori dela eta, gabonetako bideo alaiak egitea erabaki dugu.

Klase bakoitzak zer egin nahi duen aukeratu du: abestia, dantza, antzerkia… Aste batzuk eman ditugu entseatzen. 6. mailako ikasleok, jolas garaia ohikoa ez den beste modu batean gozatuz eta dantzatuz! Txikienek ere, irakasleek lagunduta, ikasgelan eta areto nagusian dantzatu dute.

Emaitza bideo zoragarriak izan dira, eta familia guztiek gozatu izana espero dugu.

Gainera, 1. mailako ikasleek istorio honen bitartez Mari Domingi gehiago ezagutzeko aukera izan dute:

Mari Domingi euskal mitologiako pertsonaia bat da .

Mari Domingi mendian txabola batean bizi da. Lanbidez artzaina da eta gazta bikainak egiten ditu. Txabola ondoan sagastia du eta sagar erreak jatea asko gustatzen zaio. Basoko landare eta izakiak ongi ezagutzen ditu, eta badaki sendabelar desberdinak nola erabili jendea sendatzeko.  Emakume zintzoa eta maitagarria da, eta umeak asko maite ditu!

 Gaur egun,  Olentzerok eta Mari Domingik Euskal Herriko umeentzat opariak ekartzen dituzte. Jostailu asko beraiek egindakoak dira, zura lantzen trebeak baitira. Zakua jostailuz betetzen dute eta herrira jaisten dira Gabon gauean, etxez etxe, poza eta zoriontasuna banatzera.

GORA MARI DOMINGI!!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00