HHArgimahaia02

ARGI MAHAIA: artea, zientzia eta jolasa.

Argiak modu naturalean erakartzen ditu haurrak, eta materialak eraldatzen ditu, dimentsio berri bat emanez.

Argi-mahaia baliabide pedagogiko, metodologiko eta sortzailea da. Argiaren magiak jakin-mina pizten du, zentzumenen estimulazioa, jolas askea eta irudimena bultzatu eta zentzumenen bidezko behaketa eta ikerketa sustatzen ditu.

Argi-oinarria duen gainazal bat da, modu sentsorialean esperimentatzeko aukera ematen diena bere sorkuntza artistikoak eginez edo beraiek asmatutako edozein jolas motarako erabiliz. 

ARGI-MAHAIA ERABILTZEAREN ONURAK

  • Haurren jakin-mina handitzen da.
  • Jardueretan arreta eta kontzentrazioa errazten ditu.
  • Jolas librea eta irudimena bultzatzen ditu.
  • Oso gai desberdinetako jarduera asko egin daitezke. Kolorez eta manipulazioz beteta daudenez, dimentsio berri batera iristen dira
  • Argi-mahaian gertatzen den estimulazio sentsoriala maila askotara iristen da, esperimentazioa zentzu askotan ematen delako.
  • Erlaxazioa eta gozamena. Argi-mahaia piztuta dagoenean sortzen den giroa oso berezia da.
  • Ikaskuntza akademikoa errazten du.
  • Esperimentazio kromatikoa. 

 

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00