Drivelop

Twister: elkarbizitzak

Asteburu honetan Twister taldekoak eskolan elkarbizitzak ospatu ditugu. Ia 50 lagun elkartu gara eta denetatik egin dugu: jolastu, abestu, dantzatu, barre asko eta lo gutxi egin.  Izugarri ondo pasa dugu, gure arteko harremanak sendotzen eta hainbeste ordu pasatzen ditugun lagunak hobeto ezagutzen. Nahiz eta eguraldirik hoberena ez izan, berriz elkartzeko gogoekin gelditu gara, hurrengora arte!

Twister: elkarbizitzak Read More »

BioDonostian jardunaldia

DBH4-ko Biologiako ikasleak Biodonostia ikerketa zentrua bisitatu dute eta goiz osoan zehar praktika desberdinak burutu dituzte bertako ikerlarien laguntzarekin. Beraien ahoko zelulen DNA-a erauzi, garun desberdinak behatu, eta  ehun desberdinen laginak  tindatu eta ondoren mikroskopioz behatu dituzte besteak beste. Oso ekintza interesgarri eta dibertigarria izan da eta oso aberasgarria ikerketa zentru bat barrutik ezagutzea.

BioDonostian jardunaldia Read More »

Aitaren eguna (HH)

Martxoan, Policarpo egunaz gain, badugu gurean oso egun garrantzitsua: Aitaren eguna. Zer izango ginateke gure aitarik gabe? Gure amarekin batera zaindu eta hezten gaitu, eta beti dago gurekin jolasteko prest. Horregatik eta asko asko maite dugula esateko dakarkigu oparitxo hau. Haur Hezkuntzako haur guztiok azken astea eman dugu aitarentzako opariarekin lanean, ez pentsa denda batean

Aitaren eguna (HH) Read More »

Ikasle-trukeak Donostian: Lumbier-Iruña

Martxoaren 10ean, Batxilergo 1. mailako ikasleak Iruñeara joan ziren bere hizkuntz elkartrukeen ikaskideekin. Hasieran, Irunberrira joan nahi zuten, baina eguraldi txarrarengatik Iruñean pasa zuten eguna. Dena elurtuta zegoen eta oso ondo pasa zuten elurrezko pilotak botatzen. Elurrarengatik, ikasle askok galtzerdiak kendu eta plastikozko poltsak jarri izan behar zituzten. Enzierroko ibilaldia bisitatu egin zuten eta San

Ikasle-trukeak Donostian: Lumbier-Iruña Read More »

Pribatutasun politika

Gure pribatutasun politikaren inguruko edozein zalantza argitzeko.