Batxilergoa

Batxilergoko etapa erabakigarria da ikasle guztientzat. Etapa horretan heldutasuna lortzen dute. Bertan bilatzen eta amesten dute beren etorkizunarekin eta hasten dira aukeratzen nolako profesionalak izan nahi duten. Horregatik, Mundaizen argi daukagu oso garrantzitsua dela prestakuntza akademiko osoa eta jarraipen pertsonalizatua eskaintzea.

 

Horretarako, arlo akademikoa eta ikasle bakoitzaren garapen integrala eta pertsonala uztartzen dituen hezkuntza-eskaintza zabala eskaintzen dugu, banakako barnekotasuna eta talde-lana indartuz. Hori guztia, guztiek etorkizun arrakastatsua izateko beharrezkoak diren trebetasunak gara ditzaten.

Modalitateak

ZIENTZIA TEKNOLOGIKOAN

Marrazketa Teknikoa, Teknologia Industriala eta IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) dira modalitate honetako irakasgai batzuk. Aukera honek ikasleei industria-enpresen, diseinuaren, arkitekturaren, informatikaren eta ingeniaritzaren mundura hurbiltzeko aukera ematen die, besteak beste.

OSASUN ZIENTZIAK

Biologia, Kultura Zientifikoa, Anatomia eta Laborategiko teknikak aukera honen erdigunea dira. Irakasgai hauekin, ikasleei osasun-sektorea gertutik ezagutzen laguntzen diegu. Etorkizuneko medikuak, ahoko higienistak edo fisioterapeutak, besteak beste, hemendik aterako dira.

GIZARTE ZIENTZIAK

Ekonomia, Zuzenbidea, Literatura Unibertsala edo Geografia dira modalitate honetako irakasgaietako batzuk. Marketinaren, enpresen kudeaketaren, hezkuntzaren, politikaren eta abarren mundua interesatzen zaien guztiei zuzenduta dago. Gizarte-zientzia guztiak ukitzen dituen adarra baita.

Hizkuntzak

Mundaizek hizkuntzen alde egiten duen apustua argia da: etorkizuna dira! Horregatik, prestakuntza eleanitza eskaintzen du:

EUSKERA

Haur Hezkuntzatik Batxilergoraino D eredua gara. Horregatik, ikasle guztiek B2 mailako ziurtagiria lortzen dute etapa amaitzean.Era berean, euskara klaseetan C1 mailarako prestatzen dira ikasleak.

Gainera, HABE azterketa prestatzeko aukera dago ikastetxean bertan Donostiako Udaletxeko ekintza batengatik.

 

INGELESA

Erasmus+ proiektua, Europar Batasuneko herrialdeekin elkartrukea. Elkarrizketa-laguntzaileak ingelesez. Oxfordeko zentro aztertzailea denez, C1 mailaraino lortzen ahalko da.

 

FRANTSESA

DBH 1etik Batxilergoko 2. mailara arte eskaintzen da. Horrela, ikasleak B1 mailarekin atera daitezke. Klase arruntaz gain, honako hauek eskaintzen dira: EtWinning proiektu birtualak eta hizkuntza praktikatzeko jolas-jarduerak.

Irakasle taldea

Mundaizeko irakasleak bere lanean eta ikasleekin inplikatutako pertsonak dira. Etengabeko prestakuntzan ari dira, ikasleei prestakuntzarik osatuena eta eguneratuena eskaintzeko. Gainera, irakasle guztiak Googleren hezitzaile gisa ziurtatuta daude, eta, horren ondorioz, teknologia berriak ikasgelan txertatzea egunerokoa da.

Equipo docente

Batxilergoko ordutegia

Batxilergo 1. maila

Astelehenetik ostegunera: 8:00 – 15:10 ;

Ostiraletan: 8:00 – 14:15

Batxilergo 2. maila

Astelehenetik asteazkenera: 8:00 – 15:10 ;

Ostegun eta ostiraletan: 8:00 – 14:15

Eskola-egutegia 2024-2025

Gure eskola-egutegiaren data garrantzitsu eta adierazgarriak jakin ahal izateko, egin ezazu klika eskuineko ikonoan.

Testu-liburuak

2024-2025 ikasturteko testuliburuen zerrenda kontsulta dezakezu hemen.

Batxilergoa Tutoreak

1 ALuis Rubiole*******@******iz.com
1 BOihan Lopezoi***@******iz.com
1 CMaitane Bertima*****@******iz.com
2 AHaritz Aranburuha****@******iz.com
2 B Iñigo Ferrerfe****@******iz.com

Jarduerak

BARNEKOTASUNA

Txikitatik, Mundaizen, denbora bat ematen du ikasleek beren buruari entzuten jakin dezaten, zer den eta zer izan nahi duen pentsatzen geldi daitezen. Horretarako, irakasleen zati bat, mindfulness tekniketan trebatuta dago eta ikasturtean zehar, talde txikietan, ikasleak gidatzen dituzte beren barnekotasuna landu dezaten. 

BESTELAKO JARDUERAK

Txangoak: urtero hainbat txango egiten dira, ikasleek ikasgelatik kanpo elkar ezagutzeko, beste esperientzia batzuk partekatzeko eta beste jarduera batzuk esperimentatzeko. Algaraz beteriko egunak dira, non irakasleek beste modu batera gozatzeko eta ikasleak hobeto ezagutzeko aukera duten.

Boluntariotza: ikasleei aukera desberdinak eskaintzen zaizkie borondatezko ekintzei denbora eskaintzeko.

Done Jakue Bidea: Batxilergoko 1. mailatik 2. mailara bitarteko udan, Done Jakue Bidearen zati bat egiteko aukera eskaintzen zaie ikasleei. Oso esperientzia aberasgarria da arlo pertsonalean, bizitzan benetan garrantzitsua dena baloratzen ikasteko aukera ematen baitie.

Piraguismoa: ikastetxeak ontziraleku propioa du, eta, beraz, ikasleek piraguismo praktika dezakete Gorputz Hezkuntzako klaseetan.

Naturarekin harremanetan dauden jarduerak: Cristina Enearen ondoan dagoen ikastetxearen kokapen bikaina aprobetxatuz, aire zabalean egin daitezkeen jarduera guztiak bultzatzen dira.

Lehen sorospenak: argi dago herritartasun arduratsua eraikitzeko, egoera guztietan erreakzionatzen ikasi behar dela. Horregatik, DYAk larrialdi baten aurrean jarduteko gai izaten irakasten die gure ikasleei.

Batxilergoko egutegia 2024-2025

GALDERAK ETA ERANTZUNAK

BATXILERGOA

Zein da Batxilergoaren ordutegia?

Gure ikastetxeko Batxilergoko ordutegia astelehenetik ostegunera 8:00etatik 15:10era da, eta ostiralean 8:00etatik 14:15era.

Zein modalitate eskaintzen dira?

“Zientzia eta Teknologia”, “Humanitateak” eta “Gizarte Zientzia”

Ikastetxeak ba al du orientazio-departamenturik?

Bai, eskola-orientazioak irakaskuntza pertsonalizatua errazten du. Kasu bakoitza banaka aztertzen da. Taldeak etengabeko komunikazioa du ikasketa-buruarekin, eta hezkuntzan, pedagogian eta psikologian espezializatutako profilek osatzen dute.

Ingelesa, zein ikasgaietan?

Batxilergoko etapan PAU frogaren prestakuntza bermatu behar dugu, beraz, ingelesez egiten diren irakasgaiak hautazko batzuk izaten dira. Ingelesak garrantzi handia du gure etapan, ERASMUS+ proiektuan parte hartuz. Beste europar herrialdeekin batera (Alemania, Danimarka, Polonia, Italia, Malta…) ikasleen elkartrukea sustatuz burutzen den proiektua.

Ikastetxeak badu sukalde propiorik?

Bai, sukalde zabala du, eta bertan eguneroko janaria prestatzen da, nutrizionista profesionalen talde batek kontrolatutako dieta orekatu bati jarraituz, eta arreta berezia jarriz gure ikasleen osasunean. Hilabetero menu espezifikoak egiten ditugu behar izanez gero.

Eskolaz kanpoko ekintzei dagokienez?

Bai, ingelesa (Lacunza) eta euskarako (Udaletxeko euskaltegia) eskolak eskaintzen dira, ingelesean B2 eta C1 eta euskaran C1 ziurtagiriak lortzeko.

Udalekuak

Uztailean, Santiago Bidea eta Frontera Sur lan eremua (Ceuta).

Erlijioa

Kristau Eskola gara, balioetan eta ezagutzan hezten duen eredu integrala, etorkizuna eraikiko duten pertsonak sortuz. Ikasleei etenaldi bat egin eta norberak bere barnerako hausnarketa uneak aurkitzeko barnekotasun saioak bermatzen ditugu.

Hizkuntz-eredua?

D eredua, hau da, euskara ardatz izanik. Honek suposatzen du Batxilergoko etapa bukatu ondoren euskarazko B2 maila ziurtagiria jasoko duzula.

Metodologia

Orokorrean nahiz eta liburu digitalekin lan egin, irakasgai bakoitzak bere berezitasunak ditu, metodologia anitzak erabiliz.

Ikastetxeak laguntza eskaintzen die behar bereziak dituzten ikasleei?

Bai, orientazio-departamentuak hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleekin egiten du lan eta egokitzapenak eskaintzen zaizkie azterketak egiterakoan.

Ikastetxeak ba al du teknologiaren erabilerari buruzko politikarik?

Ikastetxeak teknologiaren erabilera arduratsua sustatzen du. Ikasleek gailu elektronikoak erabil ditzakete, esaterako, ordenagailua ikasgelan, baina beti irakaslearen gainbegiradapean eta gidaritzapean. Bestalde, mugikorraren erabilpena debekatuta dago ikastetxean.

Derrigorrezkoa al da elkartrukean parte hartzea?

Ez, nahiz eta proiektua denon artean egin. Elkartrukea oso ekintza aberasgarria da, ingelesez gain kultur desberdinak ezagutzeko aukera dugu. Horretarako astebeteko egonaldiak antolatzen dira.

Arrauna

Ikastetxeko ontziralekuan arrauna praktikatzen da gorputz hezkuntzako ikasgaian (Batx.1.mailan).

Nola iristen dira ikasleak ikastetxera?

Mundaiz ikastetxeak kotxeentzat bi aparkaleku zabal ditu, motoentzako eta bizikletentzako gune bereziak ere. Euskotreneko Loiolako edo Amarako (Easo) geltokietatik 5-10 minutura gaude oinez, baita Renfeko tren geltokitik ere (Tabakalera). Autobus publiko ugari Loiolako Erriberasen eta Erdialdean (Amara barne).
Pribatutasun politika

Gure pribatutasun politikaren inguruko edozein zalantza argitzeko.