5 urteko ikasleak DBUS-era

Eskolara iritsi eta goiza polit bat pasatzeko asmotan  autobusera sartu eta DBUS era abiatu ginen. Iritsi eta gela batean sartu ondoren,  autobusak denboran egin duen bilakaera erakutsi ziguten. Baita martxan zeuden autobusak nondik zebiltzaten ere ikusteko aukera izan genuen.

Ondoren autobusera  joan ginen, han sartu eta gure harridurarentzat paperak eman eta dena zikintzeko aukera eman ziguten,  helduen baimenarekin zikintzera. A ze ondo pasa genuen!! Halako batean xurgagailu handi bat ekarri eta momento batean garbi-garbi nola geratzen zen ikusi genuen.

Azkenik gurpila bat zulatzerakoan nola aldatu erakutsi  ziguten, eta  etxera bueltatzeko garaian txartela sartzeko zorroa oparitu ziguten.

GOIZA BIKAINA !!!!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00