Euskara’s day 2016 (Primary)

Ikasturtero  bezala, aurten ere, euskararen nazioarteko eguna ospatu dugu Mundaiz ikastetxean. “Zer egin dezaket nik euskararen alde?” lelopean ekin genien aurtengo edizioko jarduerei.

Ikastetxea poz giroan murgilduta zegoelarik, gela bakoitzak bere bideoa prestatu zuen, Huntza taldeko abestiak lagunduta.

Guztion ideiak eztabaidatu ondoren eta behin erabakia hartuta, prestaketa lanekin hasi ginen. Hasierako urduritasuna alde batera utzita, grabaketa egin genuen eta ondorioa ezin hobea izan zen.

Bideo guztien muntaia egin ostean bakarra geldituko da. Emaitza ikusteko irrikan gaude!!

Euskara gora, pausorik pauso….

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00