Mendukilo: Environmental School (Primary School)

Ohi den bezala, ikasturteari hasiera on bat emateko , LH ko 3., 4., 5. eta 6. mailakook Ingurugiro eskoletara joan gara bi egun zoragarriak pasatzera.

Egin ditugun ekintzak oso bailagarriak izan dira gure arteko harremanak sustatzeko eta jakina, elkarbizitza  indartzeko.

3.mailakoak Astitzera joan gara. Guretzat ingurugiro eskoletara joaten garen  lehenengo aldia  izan da. A ze nerbioak pasa genituen bezperan, ze nolako gogoak genituen joateko.

Naturan murgilduta ibili gara, zein ziraragarria!

Gauza asko ikasi eta ikusi ditugu.

Interesgarriena, nola sortu ziren Mendukiloko kobazuloak  ikastea.

Ikusgarriena, Mendukiloko  kobazuloa , jakina!

Harrigarriena, Galtzagorrien herrixka bisitatzea izan zen.

Eta …ustekabeena, Basajaunaren bisita!!

Benetan, oso irteera  dibertigarria izan da!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00