Adriana Uribesalgoren bisita

Aste honetan, “Ekintzailea eta Enpresa jardueran hastapena” irakasgaiaren 4.DBH-ko ikasleek, Adriana Uribesalgorekin klasea partekatzeko aukera izan dute. Adriana jasangarritasunean oinarritutako “influencer” donostiar gaztea izateaz aparte, Ekomodo enpresaren sortzailetariko bat ere da. Ekomodo izenean berrerabilitako PET materiala erabiliz, oihalezko osagarriak diseinatzen eta ekoizten dituzte, betiere bertziklapena eta gizarteratzea enpresaren baloreen artean nabarmenduz. Hori dela eta, gure ikaslei, bere eskarmentuan oinarrituriko, enpresa eta ekintzailetasun mundua gerturatzeko hitzaldia eskaini die. Honen helburua, ekintzailetza sustatzea, hezkuntza jasangarri baten bidez, ikasleek beraien proiektuak garatzeko baliabideak emanez.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00