Uncategorized

Poxpolin (Preschool)

Hiruhilekoa bukatzen ari ginenean, Poxpolin panpinak idatzitako gutun bat jaso genuen eskolan. Aurten, Poxpolinek ahizpa bat eduki du, eta beraien etxea txikia geratu zaie, bertan guraso eta aiton-amonak ere bizi baitira. Horregatik proposatu zigun etxe berri bat egitea eta halaxe egin genuen. Proiektua martxan jarri eta hiruhilabeteari horrela eman diogu amaiera, lanean eta izugarri disfrutatzen!!!!

Poxpolin (Preschool) Read More »

Mendukilo Cave and Pamplona’s Planetarium (Secondary 4th)

Azaroaren 14an DBH 4.mailako ikasleak Mendukilo kobazuloa eta Iruñeko Planetarioa bisitatzera joan ziren. Irteera interesgarria izan zen, ezagutzen ez zituzten gauzak ikusteko aukera izan zutelako. Mendukilo kobazuloa ikusgarria iruditu zitzaien eta planetarioan gure unibertsoari buruzko gauza berriak ikasteko aukera izan zuten.

Mendukilo Cave and Pamplona’s Planetarium (Secondary 4th) Read More »

Aibak, prestakuntza saioa: Elikadura-Alergia eta Intolerantziak, jangelan nola jokatu

2017ko urriaren 9 eta 11ean Aibakek zerbitzua ematen duen eskoletako hezitzaileek dieta berezien kudeaketari buruzko ikastaro teoriko-praktiko bat jaso dute. Ikastaro hau enpresaren urteko formakuntza planaren barruan sartua dago eta larrialdi baten aurrean sintoma ezberdinak nola bereizi, eta hauen aurrean zer nolako pausuak eman behar diren irakatsi zaiezkie.

Aibak, prestakuntza saioa: Elikadura-Alergia eta Intolerantziak, jangelan nola jokatu Read More »

Pedagogical Concert (Primary School 1st)

Urtero bezala LH 1. mailakoak Kontzertu Pedagogikoan izan dira Egiako Musika eskolan. Beste ikastetxe batekin batera , urriaren 6an, ostirala, han egon ziren eta oso ondo pasa zuten abesten, dantzatzen eta txalotzen. Hurrengo urtean errepikatzeko asmoarekin geratu dira!!! Musika eskolaren bloga ikusteko egin klik hemen. Gelako argazkia deskargatu eta hainbat jarduera multimedia egiteko aukera izango duzue.

Pedagogical Concert (Primary School 1st) Read More »

Privacy Policy

For any questions about our privacy policy.