Goiburua

“EKIN GOGOZ, EKIN BIHOTZEZ.”

Badirudi ahalegina ez dela geure gizartean modan dagoen balioa. Gaur egungo gizarteak “berehalakotasuna”” nahi du, gura duguna “amen Jesus” batean lortzea, denbora, lan, ahalegin gehiegirik eskaini gabe. Lehenbailehen lortu nahi dugu dena, epe laburrean dastatu ahal izateko: bai ikasketetan, ekonomian, harremanetan, familian, politika eta norbanakoaren bizitzan ere.

 

Horrek pertsona “bigunak”, “zaurgarriak”, “konpromiso eskasekoak” eta, askotan “ahulak” izatera eramaten gaitu. Lortu nahi duguna ahalegin gutxiz lortzera ohitzen goazen neurrian, zailtasunak sortzen direnean, (bizitzak berarekin dakartza zailtasunak), lur jota geratzen gara, eta antsietatea, depresioa, ezintasuna… eta horrelakoak pairatzen hasten gara. 

 

Zorionez, pertsona zein langile hobeak izaten saiatzen diren pertsona zintzoen gero eta eredu gehiago ditugu; etengabe ikasten jarraitzen duten pertsonen ereduak, besteei onena eskaintzen saiatzen direnak, besteen onerako duten hoberena partekatzen ahalegintzen direnak.  

Horixe da adierazi nahi dizuguna eta, ahal den neurrian,  zure egiten ere laguntzen saiatu nahi dugu. Ahaleginak, iraunkortasunak, jarraikortasunak, diziplinak… lagundu egingo dizute pertsona hobea izaten, helburuak lortzen, zuretzat garrantzitsuena dena lortzen. Bidea luzeagoa izango da, inork ez du esan erraza izango denik, baina emaitzak hobeak izango dira, asebetetze maila handiagoa eta iraunkorragoa. 

Ahalegina ez dator jaiotzatik. Ekitea eskatzen du. Beste gauza askorekin gertatzen den bezala, ekinaren ekinez lortu ohi da.

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00