Haur Hezkuntzaren helburu nagusia haurraren garapena sustatzea da. Bizitzaren hasierako urteak oso garrantzitsuak dira pertsonak ondoko esparruetan izango duen garapenari laguntzeko eta garapen hori sendotzeko: soziala, kognitibo eta hizkuntzako, mugitzekoa eta oreka pertsonala. Hori dela-eta, Haur Hezkuntzak funtzio nagusi bat du norberaren garapenerako oinarriak sendotzeko orduan eta ondorengo eskola-ibilbide orekatuagoa lortzeko.

Haur Hezkuntza: Tutoreak

Urte 1Maialen Amillanoma*******@******iz.com
2 urte Ibane Lopezib***@******iz.com
3 urteGemma Acostage***@******iz.com
4 urteMentxu Gartziandiame****@******iz.com
5 urtePilartxo Goenagapi******@******iz.com

Proiektuak, planak eta esperientziak

Pedagogia pertsonalizatzailea, aktiboa eta sortzailea hautatu dugu, ikasle bakoitza bere hezkuntzaren eta etorkizunaren egile izan ahal izateko, askatasunezko, errespetuzko eta konfiantzazko giroan.

Eskola-egutegia 2024-2025

Gure eskola-egutegiaren data garrantzitsu eta adierazgarriak jakin ahal izateko, egin ezazu klika eskuineko ikonoan.

Testu-liburuak

2024-2025 ikasturteko testuliburuen zerrenda kontsulta dezakezu hemen.

Haur Hezkuntzako egutegia 2024-2025

GALDERAK ETA ERANTZUNAK

HAUR HEZKUNTZA

Zein da zentroaren ordutegia?

Gure ikastetxeko Haur Hezkuntzako ordutegia 9:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:30era da.

Ze adin-tarte eskaintzen du?

Gure ikastetxeak 1-18 urte bitarteko ikasleak onartzen ditu: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa.

Eta nire egoera espezifikoagatik eskola-ordutegia luzatu behar badut?

Familien kontziliazioa bultzatzeko asmoz haurtzaindegi zerbitzua 7:30etik 9:00etara eta jantoki zerbitzua ere eskaintzen ditugu.

Siesta?

Eguerdian, bazkal ondoren, 1, 2 eta 3 urteko haurrek siesta egiteko aukera dute.

Ikastetxeak badu sukalde propiorik?

Bai, sukalde zabala du, eta bertan eguneroko janaria prestatzen da, nutrizionista profesionalen talde batek kontrolatutako dieta orekatu bati jarraituz, eta arreta berezia jarriz gure ikasleen osasunean. Hilabetero menu espezifikoak egiten ditugu behar izanez gero.

Ingurumena zaintzeari garrantzia ematen al zaio?

Haurrek inguratzen gaituen mundu naturalaren balioa eta garrantzia ezagutzea ikastetxearen funtsezko helburua da. Horretarako, haur hezkuntzatik birziklapena lantzen hasten gara, barazkiak landatzen ditugu gure baratzan eta gure lorategian lore ezberdinak zaindu eta landatzen ditugu. Eta nola ez, gure kokapen paregabearengatik, Kristina Enea parkeak eskaintzen dizkigun aukera eta tailer guztiaz gozatzen dugu.

Eta zer gertatzen da irakurketaz gozamen-kontzeptu gisa?

Horretarako "irakurketa gela" izeneko gela bat dugu. Gune paregabea da haurrek liburuekin konexio ezberdinak izan ditzaten, giro abegikor eta erlaxatuagoan, eta irakurketaren plazerra barneratzen joan daitezen. Jarduera osagarri gisa, eskola orduetatik at, ipuin-kontalaritza saioak eskaintzen ditugu.

Eskolaz kanpoko ekintzei dagokienez?

3 urtetik aurrera, eguerdian: tenisa, irristaketa, gimnasia erritmikoa, ingelesa, Aloha-Kitsune...

Erlijioa

Kristau Eskola gara, balioetan eta ezagutzan hezten duen eredu integrala, etorkizuna eraikiko duten pertsonak sortuz.

Hizkuntz-eredua?

D eredua, hau da, euskara ardatz izanik.

Metodologia

Proiektuka, hiruhilekotik behin, arlo batzutan testu-liburuen laguntzaz (irakurketa prozesuan, matematika sakontzean...).

Zer egiten da urtebeko gelan?

Gure urtebeteko gela haurtzaindegi soila baino askoz gehiago da. Haurrak zaintzeaz eta artatzeaz gain, ikasgela hau hezkuntza-giro egituratua eskaintzeko eta haurren garapen kognitiboa, emozionala, soziala eta fisikoa sustatzeko diseinatuta dago, ikaskuntza-programa egituratuen bidez.

Zenbat egokitzapen-egun daude irailean?

Ikasturtearen hasieran, egokitzeko aldia urtebete eta bi urteko geletan bakarrik egiten da, 10 egunekoa.

Ba al dut aukerarik oporretan semea eskolara ekartzeko?

Urtebeteko gelatik, ikastetxeak ludoteka zerbitzua eskaintzen du, jangela zerbitzua eskainiz: Gabonetan, Aste Santuko oporretan eta Udan (uztaila osoan). Hau da, eskolako zerbitzua 11 hilabetez jarraitua izan daiteke.

Ingelesa, zein adinetatik aurrera?

Urtebeteko gelatik lantzen hasten gara, hizkuntza-proiektu eleaniztuna sustatuz.

Noiz hasten da irakurketa/idazketa prozesuarekin?

3 urteko gelan.

Non aparka dezaket ibilgailua?

Mundaiz ikastetxeak kotxeentzat bi aparkaleku zabal ditu, motoentzako eta bizikletentzako gune bereziak ere.

Eta nire seme-alabak behar espezifikoren bat badu?

Hezkuntza-premia bereziak hautemateko plan bat gauzatzen duen orientazio-saila bat du. Helburua ikasle bakoitzaren premiei erantzutea da, kasu bakoitzean beharrezkoak diren baliabideak, praktikak eta tresnak identifikatuz. Familiei eta irakasleei informazioa eta aholkularitza emateaz ere arduratzen da.
Pribatutasun politika

Gure pribatutasun politikaren inguruko edozein zalantza argitzeko.