Jarduerak

Goizeko otoitza

Ikastetxearen Berezko Izaera kristau-bihoztarrari jarraituz, garrantzizkotzat jotzen dugu goizeroko otoitz-hausnarketa unea. Motza izanik, bai ikasleak bai irakasleak hausnarketa egiten saiatzen gara (gai ezberdinei buruz, bizi izandako esperientziak, eguneroko gertaerak, garai liturgiko bereziak, kanpainak, berriak…) eta gure eguna eta lana Jainkoaren eskuetan jartzen ditugu.

 

Ospakizunak

Ikasturtean zehar gure ikasleei eta irakasleei ospakizun ezberdinetan parte hartzeko aukera eskaintzen diegu. Horietako batzuk urte liturgikoari jarraituz egiten ditugu eta beste batzuk Instituzioari berari dagozkion jaiak ospatzeko. Ospakizun horiek ikasleentzat esanguratsuak izan daitezen saiatzen gara, ondo prestatuz eta etapa bakoitzari egokituz. Hona hemen garrantzitsuenak:

  • Andres Coindre Aitaren eguna: Ikasturte hasieran izaten da, irailaren 30ean. Eguna ospakizun berezi batekin hasten da eta ekintza desberdinak burutzen dira egun osoan zehar (hamaiketako berezia, irteerak…)
  • Abendualdia-Eguberriak: Etapa bakoitzak ikasleentzako ospakizun bat prestatzen du garai berezi honi ongi-etorria emateko.
  • Bakearen eguna: Astean zehar ikasleekin otoitzak eta hausnarketarako jarduerak aurrera eramaten dira. Urtarrilaren 30ean, bakearen zeinu bat prestatzen da patioan, eskolako ikasle guztiekin.
  • Garizuma-Pazkoa: Hausterreguna eta pazkoa ospatzen dira ikasleekin. Etapa bakoitzak berea.
  • Policarpo Anaiaren festaburua: Egun polita da ikasleentzat. Hamaiketako berezia emateaz gain, goizeko ospakizuna eta jolasak egiten dituzte egunean zehar. Astean zehar ikasleek Policarpo Anaiaren bizitza ezagutzen dute.
  • Maria: HH eta LHn etapa bakoitzari egokitutako ospakizuna prestatzen da. Horrekin batera, maiatza osoan zehar ikasleek loreak ekartzeko aukera izango dute Mariari eskaintzeko.
  • Jesusen Bihotzaren festaburua: Etapa bakoitzak bere ospakizuna egiten du goizean. Egun osoan jarduera bereziak egiten dira (jolasak, dantzak…). Aste horretako larunbatean familia-eguna ospatzen da ekintzaz beteriko programa bat eskainiz (jaialdiak, kirol txapelketak, bazkaria…)

Kanpainak

Ikastetxeak antolatutako kanpaina ezberdinetan hartzen dute parte gure ikasleek ikasturtean zehar. Guztiek dute helburu bera: Ikastetxeak Berezko Izaeran jasotako balioetan heztea, hain zuzen ere. Hona hemen nagusiak:

  • DOMUND: Eliz Barrutiarekin batera egiten den sentsibilizazio kanpaina da eta ez da dirurik jasotzen.
  • Eguberri kanpaina: Eguberriak elkarbanatzeko garaia denez, dirua eta janaria jasotzen dugu Frantziskotarren parrokiara (Caritasera) eramateko. Honen bitartez, hainbat familiek dituzten zailtasunen inguruan hausnartzeko aukera dute ikasleek.
  • Kanpaina solidarioa: Honen helburua Hirugarren Mundu gisa ezagutzen dugun bizimoduaren ikusgarritasuna eta kontzientziazioa lortzea da. Bi asteetan zehar hainbat ekintza egiten dira (ogitarteko solidarioa, lasterketa solidarioa…) dirua jaso eta ondoren Corazonisten proiektuaren errealitateetako batera bideratuko dena.

Horiez gain, gurdi solidarioa ere, elikagaiak biltzeko egiten den ekintza,  batxilergoko ikasle zein irakasleek eramaten dute aurrera. Halaber, bidezko merkataritzako azoka txikiak antolatzen dira.

Otoiztegia

Otoiztegiaren xedea honakoa da: haurra otoitzerako eta Jainkoarekiko harremanerako beharrezkoak dituen baliabide eta tresnez hornitzea. LHko 1. mailako ikasleekin hasten gara otoiztegira (kapera txikia) joaten talde txikitan hamabostean behin katekista eta laguntzailearekin. Bertan, Otoiztegian Jainkoaren presentzia adierazten dizkiguten sinboloak lantzen ditugu.

Bere hitzaren bidez  hitz egiten digun Jesusi entzuten diogu; Berak esandakoa barneratu, eta norbanakoaren bihotzeko otoitzarekin erantzuten diogu. Bihotzeko otoitza ikaskideenarekin elkarbanatzen dugu, abestu egiten dugu, elkarrekin otoitz eginez … Gure Aitarekin eta Mariaren abestiren batekin amaitzen dugu.

 

Lehen Hezkuntza osoan zehar lantzen dugu ekintza hau, eguneroko otoitzean umeari lagun diezaiokeen otoitzerako metodoa jorratuz.

Barnekotasuna

Lehen hezkuntzako 6. mailan Otoiztegiarekin bukatu ondoren, Barnekotasun-planari ekiten diote ikasleek DBH eta Batxilergoan. Barnekotasunaren helburua zera da: ikasleei aukera ematea lasaitzeko, isiltasunean egoteko, nork  bere buruarekin topo egiteko, ikaskideekin harremanetan jartzeko, transzendentziari irekitzeko. Lehenik eta behin,  gorputz-dimentsio lantzen dugu, gorputza ezagutu eta errespetatu, eskertu eta sentitu. 

Bizi ditugun emozioak eta sentimenduak ere jorratzen ditugu, eta adi egoten saiatzen gara besteengan ere emozio horiek antzemateko. Jolastu, marraztu, margotu, idatzi egiten dugu, eta isiltasunean egoten gara geure barnean daukagunarekin konektatu ahal izateko.

 

Ikasleen heziketa osatzen doan plangintza sakona da. Barnekotasun-saioen egutegia azaltzen badizuegu ere, bada egunero zenbait une (goizeko otoitza, ikasaioaren hasiera) barnean sartzeko gonbitea luzatzen diguna.

Misio-taldea

Lau urte egin ditu ikastetxean SUSTRAIAK taldeak. Irakasle eta ikasle ohiek osatutako talde bat da. Helburua: misioari buruzko hausnarketa egitea, elkarren arteko harremanak sendotzea eta Aita Andres Coindreren karisma sakontzea da.

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00