
Hurbiltasuna eta entzute abegikorra sustatzen ditugu, eta, hortaz, arreta berezia jartzen diogu tutoretzari eta orientazio lanei.
Lehen Hezkuntza Tutoreak
1. A | Daniel Lopez | da****@******iz.com |
1. B | Mertxe Prieto | me****@******iz.com |
2. A | Rosa Zamorano | ro**@******iz.com |
2. B | Miren Zubizarreta | mi****@******iz.com |
3. A | Julene Boury | ju****@******iz.com |
3. B | Ague Maiza | ag**@******iz.com |
4. A | Andoni Susperrergi | an*****@******iz.com |
4. B | Maite Lorenzo | ma****@******iz.com |
5. A | Koldo Mitxelena | ko***@******iz.com |
5. B | Lorena Espiñeira | lo****@******iz.com |
5. C | Deyi Loyola | de**@******iz.com |
6. A | Leire Iraeta | ir****@******iz.com |
6. B | Sergio Revuelta | se****@******iz.com |
Proiektuak, planak eta esperientziak
Pedagogia pertsonalizatzailea, aktiboa eta sortzailea hautatu dugu, ikasle bakoitza bere hezkuntzaren eta etorkizunaren egile izan ahal izateko, askatasunezko, errespetuzko eta konfiantzazko giroan.
Eskola-egutegia 2024-2025
Gure eskola-egutegiaren data garrantzitsu eta adierazgarriak jakin ahal izateko, egin ezazu klika eskuineko ikonoan.
Testu-liburuak
2024-2025 ikasturteko testuliburuen zerrenda kontsulta dezakezu hemen.
Lehen Hezkuntzako egutegia 2024-2025
GALDERAK ETA ERANTZUNAK
LEHEN HEZKUNTZA
Zein da zentroaren ordutegia?
Gure ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ordutegia 9:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:30era da.
Zer etapa hartzen ditu?
1-18 urte: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa.
Ikastetxeak ba al du orientazio-departamenturik?
Bai, eskola-orientazioak irakaskuntza pertsonalizatua errazten du. Kasu bakoitza banaka aztertzen da. Taldeak etengabeko komunikazioa du ikasketa-buruarekin, eta hezkuntzan, pedagogian eta psikologian espezializatutako profilek osatzen dute.
Ingelesa, zein ikasgaietan?
LH osoan. LH 3. mailatik aurrera hezkuntza artistikoa (arts) eta natur zientziak (science) irakasgaietan.
Ikastetxeak badu sukalde propiorik?
Bai, sukalde zabala du, eta bertan eguneroko janaria prestatzen da, nutrizionista profesionalen talde batek kontrolatutako dieta orekatu bati jarraituz, eta arreta berezia jarriz gure ikasleen osasunean. Hilabetero menu espezifikoak egiten ditugu behar izanez gero.
Eskolaz kanpoko ekintzei dagokienez?
Bai, curriculumetik kanpoko hainbat jarduera eskaintzen ditugu, hala nola, kirolak (tenisa, irristaketa, gimnasia erritmikoa, hockeya), margolaritza, robotika, xakea, ingelesa...
Eskolak laguntzarik eskaintzen al du nire seme-alabak euskararekin edo matematikarekin laguntza behar badu?
Bai, errefortzu akademikoko programak ditugu behar duten ikasleentzat. Ikasle batek laguntza gehigarria behar duela detektatzen badugu, errefortzu-saio pertsonalizatuak ezarriko dira behar dituen arloetan.
Udalekuak
Udako oporretan udaleku irekiak antolatzen dira ikastetxean, haurtzaindegi eta jangela-zerbitzuarekin.
LH 5. eta 6. mailako ikasleek Altsasuko udako egonaldietan izen-emateko aukera ere dute (uztailean).
Erlijioa
Kristau Eskola gara, balioetan eta ezagutzan hezten duen eredu integrala, etorkizuna eraikiko duten pertsonak sortuz.
Ikasleei etenaldi bat egin eta norberak bere barnerako hausnarketa uneak aurkitzeko “Taupada gela” saioak bermatzen ditugu.
Hizkuntz-eredua?
D eredua, hau da, euskara ardatz izanik.
Metodologia
Anitza, proiektuka nahiz testu-liburuekin.
Ikastetxeak laguntza eskaintzen die behar bereziak dituzten ikasleei?
Bai, orientazio-departamentuak hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleekin egiten du lan. Curriculum-egokitzapenak eta laguntza indibidualizatua eskaintzen ditugu, behar dutenaren arabera, haur guztiak erabat garatu ahal izango direla ziurtatzeko.
Ikastetxeak ba al du teknologiaren erabilerari buruzko politikarik?
Ikastetxeak teknologiaren erabilera arduratsua sustatzen du. Ikasleek gailu elektronikoak erabil ditzakete, esaterako, ordenagailua ikasgelan, baina beti irakaslearen gainbegiradapean eta gidaritzapean.
LH 1.mailatik LH 4.maila bitarte gailu digitalen formakuntza eta robotika jasotzen dute IKT orduan.
LH 5.mailatik aurrera, 1x1 proiektua dugu (Chromebook-ak), liburu-digitalekin lan eginez.
Bertsolaritza?
LH 5.mailan bertsolaritza saioak eskaintzen dira, Aitor Mendiluze irakaslearen eskutik, euskara indartu eta euskal kulturan murgiltzeko.
Igeriketa eta arrauna
LH 2.mailako ikasleek 1. hiruhilekoan igeriketa saioak jasotzen dituzte eta LH 6.mailatik aurrera ikastetxeko ontziralekuan arrauna praktikatzen hasten dira gorputz hezkuntzako ikasgaian.
Twister aisialdi taldea
LH 4tik DBH 2. mailara, larunbatetan, aisialdi taldeetan parte hartzeko aukera dago, beste ikaskideekin batera ongi pasatzea eta elkarbizitza helburu izanik.
Non aparka dezaket ibilgailua?
Mundaiz ikastetxeak kotxeentzat bi aparkaleku zabal ditu, motoentzako eta bizikletentzako gune bereziak ere.