HH1 Ate irekiak

Ezagutu ikaskuntza eta aurkikuntza mundu bat lehen urtetik.
Bizitzako lehen urtea funtsezkoa da haurren garapenean, garrantzitsuenetarikoak diren bi aldaketa gertatzen baitira: ibiltzen ikastea eta komunikatzen edo ulertarazten hastea. Horregatik, gure gelan zaintza baino askoz gehiago eskaintzen dugu: ingurune segurua, estimulatzailea eta hazkuntza sustatzen duten esperientziez betea. Jolasaren, esplorazioaren eta sozializazioaren bidez, haurrak funtsezko trebetasunak garatzen hasten dira, langile adituekin eta egokitutako espazioekin giro goxo eta aberasgarriaz gozatzen duten bitartean.
Hemen, egun bakoitza ikasteko, partekatzeko eta mundua alaitasunez deskubritzeko aukera bat da. Bizi dezagun etapa zoragarri hau elkarrekin!

ESKOLA-EGUTEGIA

Gure eskola-egutegiaren data garrantzitsu eta adierazgarriak jakin ahal izateko, egin ezazu klika eskuineko ikonoan.

ISTRIPU ASEGURUA-PROTOKOLOA

Para consultar el protocolo actualmente vigor en nuestro centro, haz clic en el botón debajo.

 

EGUN BAT GELAN

Horrela da egun bat gure gelan:

  • 09:00-09:30 Sarrera eta jolas librea
  • 09:30-10:00 Batzarra eta abestiak
  • 10:00-10:20 Eguneko jarduera
  • 10:20-10:45 Hamaiketakoa eta jolas librea
  • 10:45-11:00 Baby English
  • 11:00-11:30 Ipuinak eta patioa
  • 11:30-13:00 Bazkariak
  • 13:00-15:00 Siesta eta atsedena
  • 15:00-15:30 Askaria
  • 15:30-16:30 Talde jolasak eta agurra

HAUR HEZKUNTZAKO EGUTEGIA 2024-2025

GALDERAK ETA ERANTZUNAK

URTEBETEKO GELA

Zein da zentroaren ordutegia?

Gure ikastetxeko Haur Hezkuntzako ordutegia 9:00etatik 12:30era eta 14:30etik 16:30era da.

Zea din-tarte eskaintzen du?

Gure ikastetxeak 1-18 urte bitarteko ikasleak onartzen ditu: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa.

Eta nire egoera espezifikoagatik eskola-ordutegia luzatu behar badut?

Familien kontziliazioa bultzatzeko asmoz haurtzaindegi zerbitzua 7:30etik 9:00etara eta jantoki zerbitzua ere eskaintzen ditugu.

Siesta egiten dute?

Eguerdian, bazkal ondoren, 1, 2 eta 3 urteko haurrek siesta egiteko aukera dute.

Ikastetxeak badu sukalde propiorik?

Bai, sukalde zabala du, eta bertan eguneroko janaria prestatzen da, nutrizionista profesionalen talde batek kontrolatutako dieta orekatu bati jarraituz, eta arreta berezia jarriz gure ikasleen osasunean. Hilabetero menu espezifikoak egiten ditugu behar izanez gero.

Haurraren aulkitxoa zentroan utzi dezaket?

Bai, Haur Hezkuntzako eraikinaren sarrerako atearen ondoan eremu estali bat dugu, horretarako gaitua.

Eskolaz kanpoko zein jarduerak eskaintzen ditu ikastetxeak?

3 urtetik aurrera, eguerdian: tenisa, irristaketa, gimnasia erritmikoa, ingelesa, Aloha-Kitsune...

Hizkuntz eredua?

D eredua, hau da, euskara ardatz izanik.

Zein metodología erabiltzen duzue?

Ikasturtean zehar guk sortutako zazpi unitate didaktiko lantzen ditugu haurraren eguneroko bizitzako oinarrizko kontzeptuetan oinarrituta (animaliak, koloreak, frutak...). Manipulazio-jarduera desberdinak erabiliz, haurraren garapen integrala bilatzen dugu arlo bakoitzean.

Zein adinakin has daitezke?

Iraila baino lehen betetzen duten haurrek urtea beteta izaten hasiko dira, eta irailetik aurrera betetzen dutenek urtea betetzen joango dira hurrengo hilabeteetan, abendura arte.

Zenbat egokitzapen-egun daude irailean?

Ikasturtearen hasieran, egokitzeko aldia urtebete eta bi urteko geletan bakarrik egiten da, 10 egunekoa.

Ba al dut aukerarik oporretan umea eskolara ekartzeko?

Urte bateko gelatik, ikastetxeak ludoteka zerbitzua eskaintzen du, jangela zerbitzua eskainiz: Gabonetan, Aste Santuko oporretan eta Udan (uztaila osoan). Hau da, eskolako zerbitzua 11 hilabetez jarraitua izan daiteke.

Non aparka dezaket ibilgailua?

Mundaiz ikastetxeak kotxeentzat bi aparkaleku zabal ditu, motoentzako eta bizikletentzako gune bereziak ere.

Eta nire seme-alabak behar espezifikoren bat badu?

Hezkuntza-premia bereziak hautemateko plan bat gauzatzen duen orientazio-saila bat du. Helburua ikasle bakoitzaren premiei erantzutea da, kasu bakoitzean beharrezkoak diren baliabideak, praktikak eta tresnak identifikatuz. Familiei eta irakasleei informazioa eta aholkularitza emateaz ere arduratzen da.
Pribatutasun politika

Gure pribatutasun politikaren inguruko edozein zalantza argitzeko.