Batx2USE00

Azken txanpa!

Batx2USE00

Nahiz eta sarritan urrutiegi sumatu eta ahalegin eta atsekabez beteta egon, 2021-2022 kurtsoa izan den abentura bukatzear dago. Urtero bezala eta kurtsoaren arabera, egitasmo bi izan dira azken txanpa adierazi dutenak: USE-a eta surf-a.

Ekainaren 8, 9 eta 10ean Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa burutu genuen EHU-ko Ekonomiako Fakultatean. Azterketen ordutegia lagungarri suertatu zitzaigun eta aho-zapore onarekin atera ginen. Urdurien zeuden lagunak gutxieneko nota altuak dituzten graduak ikasi nahi zutenak ziren, hala nola, Medikuntza edota Biokimika+Biologia Molekularra eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza + Zuzenbidea bezalako gradu bikoitzak. Emaitzak nahi eta behar ditugunak izatea espero dugu. Esan ohi den moduan: Arian, arian, zehetzen da burnia.

Izan ere, hainbestekoa izan zen urduritasuna eta ikasketa-lanaldiak, zein azterketak bukatu bezain laster hondartzara jo zuten lagunak eduki genituela. Era berean, Gaur irailetik ezin izan dudan lo guztia egingo dut! bezalako komentarioak entzun genituen ere. Eta ez gaitu batere harritzen, sekulako lana izan da.

Ez dago esan behar bidaia hau elkarrekin bukatu izana plazer handia izan dela.

Bestalde, azken urteetan surf-a lehenengo mailakoen artean arrakasta gehien duen ekintzan bilakatu da. Kurtsoaren amaiera eta udararen etorrerra adierazteaz gain, oso dibertigarria izan zen goiz osoa pirueta eta sartu-irtenen artean igarotzea. 

Ekintza bi ataletan zatitu genuen: lehenik eta behin, kirolaren oinarriak ikasi genituen (tablatik altxatzeko teknika, adibidez); eta bigarrenik, ikasitakoa praktikan jarri genuen uretan. Horiek horrela, ikastaroa gehien disfrutatu zutenak surf-a inoiz egin baina amarrua segituan harrapatu eta makina bat olatu hartzea lortu zutenak izan ziren. Izan ere, gainerako ikasle donostiar guztiak gelan zeudenez, Zurriola ia osoa guretzat izan genuen. 

Zalantzarik gabe, gure atzetik datozen ikasle guztiek surf-arekin guk disfrutatu dugun adina disfrutatzea espero dugu.

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00