LHIgeriketa00

Igeriketa ikastaroa

LH2ko ikasleek Donostia Kirolak urtero antolatzen duen igeriketa ikastaroan parte hartu dute. Arratsaldero, 4 astez, gure ikasleek motxilak hartu eta Paco Yoldi kiroldegira autobusez abiatu dira. Bertan bainujantziak, txanoak eta betaurrekoak janzten zituzten, begiraleekin batera ikastaroa hasteko. Lehen egunetan irakasleen laguntza gehiago behar izaten zuten arropa antolatzeko, baina, egunak joan ahala, ederki moldatu ziren beren kasara.

Onena uretan egotea zen, hainbat ariketa egiten. Flotazio-barrak, taula txikiak eta Pull buoys erabili dituzte. Baina onena jolasak egiten eta gomazko apar txirristatik behera botatzen utzi dieten egunak izan dira.

Ikasle guztiek interes eta ilusio handiz egin dute jarduera hau.

Emaitza oso positiboa izan da: oso modu dibertigarrian gozatu eta ikasi dute igerian!

Leave a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00