Twister painting project

Kurtso honetan zehar Twister-en, eskolako aisialdi taldea, ALTRUISMOA-ren inguruan ekintza desberdinak egin dira balore hau bereziki lantzeko; kurtsoa bukatzeko proiektua berezia behar zuten eta eskolari eskaintzea erabaki zuten. Hortaz, begirale eta ume guztiak asteburua osoa langile egon dira eskolako gimnasioa margotzen eta apaintzen. Kirol desberdinetako marrazkiak egin dituzte eta Danborradako atea eta Twisterreko gelako sarrerak apaindu dituzte. Izugarri polita gelditu da eta parte hartu duten guztiak harro eta pozik gelditu dira egindako lanarekin. Harro esan dezakegu gure ikasleak artista galanta direla, eskolan urratsa utzi dute eta. Urte askotan disfrutatzeko!

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

× Nola lagun diezazuket?/ ¿Cómo puedo ayudarte? Available from 09:00 to 17:00