Beitu! (High School)
Irutxuloko Hitza-k eta Beitu!-k gure ikasle batzuei egindako erreportaia eta bideoa dituzue hemen. Mila esker denei!
Beitu! (High School) Read More »
Irutxuloko Hitza-k eta Beitu!-k gure ikasle batzuei egindako erreportaia eta bideoa dituzue hemen. Mila esker denei!
Beitu! (High School) Read More »
Haur Hezkuntzan musikako saioak egiten ditugu: entzumena eta ikusmena lantzen dugu eta bide batez arnasa,ahoskera eta erritmoa. Umeek kanten interpretazioarekin, musika kulturarekin eta musika klasikoaren entzutearekin gozatzen dute. Saioa bukatzeko gorputza osoa erlaxatzen dute. Haur Hezkuntzan musikarekin lehenengo pausoak!
Music session (Preschool) Read More »
Hiruhilekoa bukatzen ari ginenean, Poxpolin panpinak idatzitako gutun bat jaso genuen eskolan. Aurten, Poxpolinek ahizpa bat eduki du, eta beraien etxea txikia geratu zaie, bertan guraso eta aiton-amonak ere bizi baitira. Horregatik proposatu zigun etxe berri bat egitea eta halaxe egin genuen. Proiektua martxan jarri eta hiruhilabeteari horrela eman diogu amaiera, lanean eta izugarri disfrutatzen!!!!
Poxpolin (Preschool) Read More »
Azaroaren 14an DBH 4.mailako ikasleak Mendukilo kobazuloa eta Iruñeko Planetarioa bisitatzera joan ziren. Irteera interesgarria izan zen, ezagutzen ez zituzten gauzak ikusteko aukera izan zutelako. Mendukilo kobazuloa ikusgarria iruditu zitzaien eta planetarioan gure unibertsoari buruzko gauza berriak ikasteko aukera izan zuten.
Mendukilo Cave and Pamplona’s Planetarium (Secondary 4th) Read More »
2017ko urriaren 9 eta 11ean Aibakek zerbitzua ematen duen eskoletako hezitzaileek dieta berezien kudeaketari buruzko ikastaro teoriko-praktiko bat jaso dute. Ikastaro hau enpresaren urteko formakuntza planaren barruan sartua dago eta larrialdi baten aurrean sintoma ezberdinak nola bereizi, eta hauen aurrean zer nolako pausuak eman behar diren irakatsi zaiezkie.
Aibak, prestakuntza saioa: Elikadura-Alergia eta Intolerantziak, jangelan nola jokatu Read More »
Irailaren 14tik urriaren 11bitartean, LH 2 mailako ikasleek, aukera paregabea izan dute: Zuhaiztiko polikiroldegian, igeriketa ikastaroan parte hartzea. Mailaren arabera, taldetan banatuta, izugarri ikasi eta disfrutatu dute uretan.
Swimming pool (Primary 2nd) Read More »